Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi eta Amaia Yaniz, abuztuaren 2an, Donostiako Glad is the Day jaialdian
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Espainia, Herbeherak, Irlanda, Islandia eta Esloveniak ez dute Eurovision lehiaketan parte hartuko, Israel partaideen zerrendan dagoen bitartean. Espainiaren kasuan, RTVEko Administrazio Kontseiluak gaur jakinarazi du "gehiengo osoarekin" hartutako erabakia.
'Five Big'etako bat den aldetik (Eurovisionen finantziazioaren gehiengoa euren gain hartzen duten bost herrialdeak), Espainiaren erabakiak garrantzi berezia du aurtengo edizioaren bilakaeran.
RTVEk iragarri duenez, erabakiak ez dio Benidorm Festi eragingo: "Erabakiak ez ditu Benidorm Festekin aurrera jarraitzeko planak aldatuko. Jaialdiak (Benidorm Festek) izaera propioa du eta dagoeneko gurean finkatu den ekimena da", azaldu dute.
RTÉ irlandar kate publikoak, RTVSLO esloveniarrak eta AVROTROS nederlandarrak erabakiaren nondik norakoak azaldu dituzte, ohar bidez. Azken honek horrela azaldu du sare sozialetan: “Bizi dugun egoera ikusita eta Gazako etengabeko sufrimenduaz jabetuta, dagoeneko AVROTROSek ezin du Isralen partehartzea justifikatu”.
Hala, Irrati-difusionaren Europako Batzordeak (UER) Israel zerrendan mantentzen duen bitartean, aipatutako bost herrialdeak musika txapelketatik kanpo geldituko dira. UERek, bere aldetik, abendura arte luzatu herrialdeen partehartzeen baieztapena.
Gaur bertan, NBEko Nazioarteko Ikerketa Batzorde Independente batek Israel Gazan egiten ari dena genozidioa dela baieztatu du, lehen aldiz.
Ekintza genozidatzat jotzen dira: hiltzea, kalte fisiko edo mental larriak eragitea, bizi-baldintzak tamalgarriak ezartzea herri bat osorik edo zati batean suntsitzeko eta jaiotzak eragozteko neurriak ezartzea.
Eurovision soilik ez, bestelako ekintzetan ere izan dute eragina Israelen kontrako ekimenek. Kiroletan, adibidez, Espainiako Vueltako 90. edizioan egindako herritarren protestek txirrindularitza txapelketaren bilakaerari eragin diote. Besteak beste, Bilboko etapan egindako manifestazio jendetsuak helmuga hiru kilometro aurreratzea eragin zuen.
Madrilen bukatzekoa zen txapelketaren azken etaparen amaiera ere bertan behera gelditu zen, 56 kilometroren faltan, Palestinaren aldeko manifestazioek etaparen azken kilometroetako errepidea hartu baitzuten.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.