LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Amaia, Bad Gyal, Fermin Muguruza, Morad, La Zowi eta beste hainbat artistak Palau Sant Jordi bete dute bart, Palestinaren aldeko Concert-Manifest X Palestine izeneko ekimen bereziaren baitan. Aldarriz beteriko gaua espero ez genuen zuzeneko batekin borobildu dute: ezustean, Rosalía agertu da oholtzan, “La Perla” kantaren bertsio flamenkoa eskaintzeko.
Pep Guardiola futbol entrenatzaileak ireki du ekitaldia, ACT X Palestine elkartearen kanpaina handi hau borobildu duen manifestua irakurriz. Palestinar zapia lepoan, Guardiolak “beste alde batera ez begiratu” eta inplikatzeko deia egin du oholtza gainean. “Isiltasuna sortu nahi duten” bonbei aurre eginez, palestinar herriaren borroka eta memoria aldarrikatzeko garaia dela erantsi du entrenatzaileak.
Blokeetan antolatutako ikuskizunak aurrera egin ahala, bertan ikusi ditugu, besteak beste, Lina Makoul palestinar artista, Amaia, Bad Gyal, Morad, Oques Grasses, Mushka, Yerai Cortés, Mushka, Fermín Muguruza eta Xavi Sarrià. Zuzeneko musikaz gain, Lluis Llach, Gemma Humet, Eduard Fernandez aktorea eta kulturaren alorreko beste hainbat aurpegi ezagunek Palestinaren eta zapaldutako beste hainbat herrialderen aldeko aldarriak egin dituzte taula gainean.
Atzoko gauak utzitako irudien artean, Amaia nafar musikariak “Tengo un pensamiento” abestiaren egindako piano bertsioa nabarmendu dute zale askok; baita Bad Gyalek eskainitako “Fiebre”ren bertsioa eta Moradekin elkarrekin kantatutako “Así Soy” ere.
Musikari askok palestinar jatorriko artistak igo dituzte oholtzara, elkarrekin abestu eta dantzatzeko. Horien artean, Fermin Muguruza. Irundar artistak “Yalah, Yalah, Ramallah!” klasikoa abestu du, Nuria Pino eta Adala Radi kataluniar musikariekin. Hiru artistek oholtzaren atzealdea hartu dute, taulako lehen lerroa Jafra Dabke palestinar dantza taldeari utziz.
Kontzertu erdi aldera, Rosalíaren izena agertu da kontzertuko pantaila erraldoiean. Iragarrita ez zegoen arren, kataluniar musikaria eszenatokian agertu da, flamenko banda txiki batekin. “La Perla”ren bertsio akustikoa kantatu du artistak, eta abestia amaitu aurretik, eskerrak eman eta Manifest X Palestineko oholtza zapaltzea “ohorea” izan dela esan du musikariak. Artistaren agerpenak sare sozialak aztoratu ditu, orain arte Palestinako sarraskiaren inguruan iritzi edo jarrerarik ez erakustea leporatu baitzaio.
Ekitaldian parte hartutako artista guztiak katalanez aritu dira, eta ekitaldia La 2 eta RTVE Playen izan da ikusgai, zuzenean. Radio 3 eta La 2Cat irratiek ere zuzeneko kontaketa egin dute.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.