Zahara, Kiliki, Sara Zozaya, Axolotes Mexicanos, Ke Lepo, Ouineta eta Cervatana, Bilboko BIME Liven

Urriaren 27tik 30era, BIME musika profesionalen jaialdiak Bilboko kale eta aretoak hartuko ditu. Tailer, hitzaldi eta aurkezpenez gain, formatu laburreko 65 kontzertuz gozatzeko aukera izango da.
BIME_Bilbao_redes_

BIME jaialdiak Bilboko kale eta aretoak hartuko ditu urriaren 27tik 30era. Urtero legez, ekitaldia bitan banatuko da: BIME Pro (musika profesionalei zuzendutako programazioarekin) eta BIME Live (zuzeneko musika eskaintza oparoarekin). 

65 zuzenekotik gora ikusteko aukera izango da, showcase formatuan (kontzertu laburrak). Hala, “etorkizuneko talentuak eta gaur egungo proposamen aurreratuenak ezagutzeko aukera” izango dugu, doako zuzenekoen bitartez.

Jaialdiak egunotan osatu du aurretik iragarritako artisten zerrenda. Biaeztapen berriekin, hauxe da BIME Liven ikusgai izango diren artisten zerrenda: 111, Aeronave Adolescente, Aldhara, Amor Líquido, Ana De Llor, Angeladorrrm, Avenida, Axolotes Mexicanos, Azuleja, Baby Berserk, Bisai, Cervatana, Clara Kimera, Dalila, Davus, Duplat, Erik Urano, Estamos Perdidos, Expresso Transatlântico, Feli Colina, Gloory Hole, Henry Semler, Hondora, Javi Medina, Juan Lopez, Julia Cry, Ke Lepo, Kiliki, La Maria, Linlin, Maria Jaume, María Pelaé, Martin, Marttein, Moictani, Mostaza Karizia, Nico, No Quiero, Odd Mami, Ounite, Paco Pecado, Pedraxe, Pitxorines, Restinga, Sadsvit, San Tosielo, Sara Zozaya, Silitia, Sofia Gabanna, Tatiana Delalvz, The Bird Experience, Tussiwarriors, Zahara eta Lite.

BIME Pro

Bilboko Euskaldunan, hizketaldiak, tailerrak eta aurkezpenak izango dira nagusi. Bertan, Ana Mena, Jorge Drexler, Justin Quiles, María Arnal, Ángela Toledano, Malentxo Zeberio eta beste hainbat musikariren hitzak entzuteko aukera izango da, baita musikaren industriako langile eta ordezkari askorenak ere.

Gainera, Campus deituriko espazioan, profesional gazteek euren lanean trebatzeko aukera izango dute. Bertaratzen direnek prestakuntza teoriko eta praktikoa jasoko dute. BIMEko antolatzaileek azaldu dutenez, Campusa musika industriaren ezagutzan sakondu nahi duten eta beste ekintzaile eta profesionalekin harremanak sortu nahi dituzten pertsonentzat dago zuzenduta.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, BIMEren webgunean.

BIME_Bilbao_redes_
BIME_Bilbao_redes_
Publizitatea
X