EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Fermin Muguruza, Amaia, Bad Gyal eta beste hainbat artistek Palestinaren aldeko kontzertua emango dute urtarrilaren 29an, Bartzelonako Palau Sant Jordin. Act X Palestine elkarteak antolatutako jaialdian, Ana Tijoux, Oques Grasses, Morad, Mushka, La Zowi, Yerai Cortés, Lina Makou eta beste hogei bat artista zuzenean ikusteko aukera izango da, 20:00etan hasita.
Sarrerak abenduaren 19an izango dira eskuragarri, hemen. Irabazitako dirua Palestinar instituzio eta kultur proiektuak diruz laguntzeko erabiliko da.
Urtarrilaren 29ko kontzertuaz gain, Act X Palestinek Gabonetako kontzertu berezi bat prestatu du, abenduaren 23rako. Bartzelonako Razzmatazz aretoan izango da, eta Els Amics de les Arts, Figa Flawas, La Fúmiga, The Tyets eta Mushkak joko dute, veste hainbat artistaren artean.
Act X Palestine Palestinan giza eskubideen esparruan lanean ari diren elkarteak diruz lagun laguntzeko sortutako ekimen globala da.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.