Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Gasteizeko martxoaren hiruko sarraskiak 50 urte beteko ditu aurten. Egun horretan gertatutakoa oroitzeko, Martxoak 3 elkarteak eta Jimmy Jazzek M3memoria Zuzenean izeneko jaialdia antolatu dute, martxoaren 13rako.
Jimmy Jazz aretoan, Olaia Inziarte, Izaki Gardenak eta Nhilek joko dute, eta kontzertuen ostean Beat Artean kolektiboa musika jartzeaz arduratuko da.
Sarrerak urtarrilaren 19an (10:00etan) izango dira eskuragarri, hemen, 20 euroren truke.
“Oroimena eta musika eskutik helduta joan dira urte hauetan zehar; eta, nola ez, 50. urturren honetan ere lakua egin nahi izan diogu”, azaldu dute jaialdiko bi antolatzaileek sare sozialetan egindako argitalpenean.
1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehundik gora zauritu zituen Zaramaga auzoko San Frantzisko elizaren inguruan. Polizia heldu aurretik, milaka langile batzarra egiten ari ziren, hiru eguneko greba orokorrean.
Hilketatik 50 urte igaro diren honetan, Gasteizko Zaramaga auzoak langile borrokaren ikurra izaten jarraitzen du, eta biktimen elkarteek bertan gertatu zena aitortzeko borrokan jarraitzen dute.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.