EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Disko berria plazaratzeko hitzordu berezia prestatu dute: entzunaldi festa “intimo eta sinbolikoa” egingo dute Buesa Arenan. Sarrerak agortuta daude.
ETSk KONKISTA izeneko disko berria aurkeztuko du, azaroaren 30ean, Gasteizeko Buesa Arenan. Bandaren seigarren diskoaren kaleratzea berezia izango da, aurkezpen kontzertu bat eskaini beharrean, entzunaldi festa bat antolatu baitute.
18:00etan hasiko da, eta Aitziber Grados eta Ibon Fernandez Gazteako esatariek aurkeztuko dute ekitaldia. Diskoaren entzunaldi gidatuaz gain, ikus-entzunezko eduki esklusiboak erakutsiko dituzte eta publikoarekin hartu-emana izango dela aurreratu dute. 8000 laguneko aforoa ezarri dute antolatzaileek.
Taldeak sare sozialetan jakitera eman duenez, sarrerak agortuta daude dagoeneko.
Taldeak ohar bidez adierazi duenez, KONKISTA kontrastez beteriko lana da; bizitzeko beharrezkoak diren emozio mingarri, zauri eta orbainen multzoa. “Kaos emozionaletik” sortutako lanak, “mundu guztiak bere lekua aurkituko duen babesleku” bilakatu nahi du.
Albuma abenduaren 5ean kaleratuko dute, Durangoko Azokan.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.