Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi eta Amaia Yaniz, abuztuaren 2an, Donostiako Glad is the Day jaialdian
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Besteak beste, Gotts Street Park, León Benavente, Christian Löffler, Azuleja, Bitter Babe, Elena Barker B2B Beltranz, Henge, Kokoshca, La Niña Jacaranda, Nusar3000, Xenia, Aimarz, Eneritz Furyak, Kiliki, Ke Lepo & Felix Buff, Naxker, Putas Amak, Saguxar eta Tatxers ikusteko aukera izango dugu, hiru gunetan banatuta.
Zerrenda luzea ikusita, honako hauekin osatu dugu Gaztearen gomendio zerrenda.
Aurtengo Bilbao BBK Liven ezagutu genuen, eta bere aura bereziarekin maitemindu ginen. Rabaten jaio eta Madrilen bizi den kantariak proposamen ezin interesgarriagoa oholtzaratuko du, C.R.I.N.G.E. izeneko diskoaren aurkezpenean. Musika esperimentala eta Rosalía, Ralphie Choo eta Rusowsky gustoko badituzu, ez galdu Azuleja.
Ane Segurola irundar musikariaren proiektua da Saguxar. 2024an ezagutu genuen, Sei mila urte diskoarekin. Ambient, dream pop eta elektronika esperimentala uztartzen ditu, entzulea barne mundu konplexu batera eramanaz. Begiak itxi eta Kontxako olatuen soinuarekin dantzatzeko aukera paregabea izango da.
Erresuma Batuko jazz, hip-hop eta soul doinurik garaikideenak entzuteko aukera emango digu hirukoak. Taldeak 60ko hamarkadako kutsua duen atmosfera nostalgiko batean murgilduko gaitu. Euren abestiez gain, Kali Uchis, Celeste eta Mabelekin elkarlanean egindako kantak dituzte.
Bi DJ hauek kabina partekatuko dute Egia auzoko Dabadaba aretoan. Elenak estilo psikedelikoa du, broken beats, techno eta trance erritmoekin. Beltranzek, ostera, 90eko eta 2000ko progressive house doinuak nahasten ditu. Bikote honen konbinazioa ez zaizu oharkabean pasako.
Zumarragako gazteak Z izeneko estreinako diskoa zuzenean estreinatuko du larunbatean, Easo Plazan. Gaztean, berarekin “jangeatzeko” irrikitan gaude. Easo Plazatik atera gabe, larunbat eta igandean zehar, Kiliki, Tatxers, Naxker eta gurean entzuten ditugun beste hainbat artistez gozatzeko aukera izango da.
Miramar Jauregiko lorategietako eta Dabadaba aretoko kontzertuak ordainpekoak dira, eta eguneko sarrerak edo asteburu osoko bonoa eskuragarri daude jaialdiaren webgunean. Easo Plazakoak, ostera, doakoak izango dira.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.