EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Irailaren 5, 6 eta 7ko zuzenekoetarako sarrerak aspaldi agortu ziren. Banda nafarrak Ilunben emango dituen kontzertuen edukiera handitu eta pistako sarrera gehiago atera zituen. Denak saldu dituzte.
Mitoaroaren arrakastaren ostean, Pello Reparazen bandak Donostiarako hiru data iragarri zituen, irailaren 5, 6 eta 7rako. Ilunben egingo dituzten hiru zuzenekoetarako sarrerak abiadura bizian agortu ziren, eta hitzorduetarako hiru aste falta diren honetan, nafar bandak kontzertuen edukiera handituko duela iragarri du.
“Espazioaren birplanteamendu bat egin ostean”, pistarako sarrera gutxi batzuk salgai jarriko dituzte abuztuaren 14an, 10:00etatik aurrera, hemen.
Orain arte saldutako tiketekin, hiru gauetan 40.000 lagun biltzea espero da. Pello Reparazek “Dida!”n kontatu zigunez, Ilunben ikusi eta entzungo dena ez da Mitoaroa izango, honela azaldu zigun: “Ez goaz Iruñeko showa Donostiara eramatera, beste zerbait eskaintzeko lanean ari gara”.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.