EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Kontzertu batean 2,1 milioi ikusle bildu dituen lehen emakumea da Lady Gaga. Estatubatuar artistak maiatzaren 3an hautsi zuen errekorra, Rio de Janeiroko Copacabana hondartzan egindako doako kontzertu erraldoiean. Aurretik, Madonnak zuen errekorra: iaz, 1,6 milioi pertsona bildu zituen leku berean.
13 urte eta gero itzuli da Gaga Brasilera, eta zaleek gogotik babestu dute, inoiz eman duen zuzeneko jendetsuenean. Antzoki greko itxurako 1260 metro karratuko oholtzan, MAYHEM disko berriko abesti gehienak jo ditu musikariak.
Alex Corral bizkaitarra kontzertuan izan da, eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Kontzertuan bizitakoa hitz batekin laburtu beharko balu, “eromena” izan zela dio Corralek: “Dena eman du, sekulako energiarekin. Eromena izan da. Bi ordu iraun ditu ikuskizunak, eta Coachellako errepertorioa jo du”. Aurretik, Pabllo Vittar arista brasildarrak berotu zuen giroa, dj set berezi batekin.
Jendetzari dagokionez, errepikatuko ez lukeen esperientzia dela aitortu digu bizkaitarrak: "Kontzertura iritsi aurretik nabaritu genuen hondartzan jendetza pilatzen hasia zegoela, jende asko zuhaitzetara igo zen, zuzenekoa hortik ikusteko. "Shallow" abestia kantatu zutenean, Brasilen sekulako arrakasta duen kanta da, kamerek publikoa enfokatu zuten lehen aldiz eta une horretan konturatu ginen kontzertuaren dimentsioaz". Ikuskizuna hasi aurretik, ura bukatu zela kontatu digu Corralek.
Rio de Janeiroko poliziak jakitera eman duenez, bonba atentatu bat geldiarazi zuten, kontzertua hasi baino lehenago. Bi pertsona atxilotu dituzte, taldeko burua eta nerabe bat.
Poliziak X sare sozialean aireratu duen oharraren arabera, “atxilotutako pertsonek erasoa gauzatzeko jendea bilatzen zuten Interneten, eta etxean egindako lehergaiak eta molotov koktelak erabiltzeko asmoa zuten”.
Taldeko buruak sareetan gorroto mezuak zabaltzen zituela ere argitu dute agenteek, “umeen, nerabeen eta LGTBIQ+ komunitateko kideen kontrakoak, bereziki”.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.