Kilikik abendura arteko kontzertuak bertan behera utzi ditu, giltzurrun trasplante batengatik
Kilikik urte bukaerara arteko kontzertuak bertan behera utzi ditu, giltzurrun trasplante bat egin berri diotelako. Sare sozialetan publikatutako ohar bitartez, bi urte gaixorik eta dialisia jasotzen egon ostean, trasplantearen unea iritsi zaiola kontatu du nafar artistak.
Oharrean, honako mezua zabaldu du: “Mila esker eta egin zaitezte organo emaile, pertsona batentzat zoritxarra izan daitekeena beste batentzat berpiztea izan daitekeelako”.
Kilikik euskal musikari, sortzaile eta kazetarien babesa jaso du plazaratutako postean.
Kontzertuak, bertan behera
Aipatutako osasun arazoak tarteko, urte bukaerara arteko kontzertuak bertan behera utzi ditu Kilikik. Madril eta Bartzelonako zuzenekoak kenduta (ordezko musikari bat topatuko dute), beste guztietako sarreren dirua itzuliko dela argitu du artistak.