EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Urriaren 28tik 31ra, Bilbok BIME musikaren industriako profesionalen topaketa hartuko du. Profesionalei bideratutako mahai inguruak, solasaldiak eta tailerrak (BIME PRO) Euskalduna Bilbon izango dira. Kontzertuak (BIME LIVE), ostera, hirigunetik zehar banatutako eszenatokietan ikusiko ditugu.
Txopet eta Marte Lasarte euskaldunak eta Delaporte, Trashi, Sanguijuelas de Sangre, Queralt Lahoz eta SVSTO espainiar artistak ikusiko ditugu bertan, baita Arroba Nat mexikarra, Esteban Rojas kolonbiarra, Javiera Electra txiletarra eta Jesse Baez estatubatuarra ere. Juana Rozas, Lara91K, Mau y Ricky, Orishas eta Villano Antillano ere Bilbon izango dira.
Kontzertu guztiak doakoak izango dira, aforoa bete arte. BIMEko antolatzaileek argitu dutenez, akreditatutako profesionalek lehentasuna izango dute BIME LIVEko zuzenekoetan.
Musika eskaintza oparoa ikusita, honako hauek dira Gaztean galduko ez ditugun bost kontzertuak.
R&Ba eta klub erritmoak uztartuta, mundu oniriko batean murgilduko gaitu espainiar artistak. Bere bakarkako bide oparoaz gain, hainbat artistentzako kantak idatzi ditu Devak, Ca7riel eta Paco Amoroso kasu.
SZA, Jorja Smith eta Kali Uchis gustuko badituzu, ez galdu Devaren zuzenekoa, urriaren 30ean, Crystal aretoan (20:30).
Bilbao BBK Liven ikusi genuen azken aldiz, puertorricar artista. Bertan, LGTBIQ+ komunitatearen inguruan hitz egiteko aukera izan genuen, eta bideoa biral bilakatu zen ordu gutxian.
Bizarrap eta Tokisharekin kolaboratu du musikariak. Uribitarte Pasealekuko oholtzan arituko da Villano Antillano, urriaren 31n (ostirala), 18:45ean.
Ez dugu galduko 90eko hamarkadako kubatar banda ezagun hau gurean ikusteko aukera. Sei disko luze eta horrenbeste EPko ibilbide oparoarekin, bandak The Rolling Stone eta Billboard medio espezializatuen babesa jaso izan du 30 urte hauetan.
Rapa eta kubatar son ezagunaren arteko fusioa egiten dute, eta Sala BBK aretoa dantzan jarriko dute, kontzertua hasi bezain pronto. Urriaren 29an (asteazkena) izango da zuzenekoa, 21:05ean.
Melodia itsaskorrak, kolpe bakarrean transmititzen duten umore ona eta dantzatzeko aukera eskainiko digute bilbotarrek. 2024 bukaeran, aro aldaketa zetorrela iragarri ziguten ‘B Aldea’ n. Ordutik, YO NO SÉ NADA! NADA!!! eta YO NO SÉ NADA! NADA!!! PT. 2 disko laburrak kaleratu dituzte.
Taldeak Kafe Antzokian joko du, asteazkenean (urriak 29), 21:00etan. Gau berean, BIMEk argitaratu gabeko ‘talde sorpresa’k ere bertan izango da.
KEXP estatubatuar irrati ezaguna Bilbora etorriko da, lehen aldiz, BIMErekin elkarlanean Live on Kexp izeneko zuzenekoak grabatzera. Merina Gris donostiarrak, Los Punsetes, Depresión Sonora, Alcalá Norte eta Queralt Lahozek zuzeneko emanaldiak grabatuko dituzte, Bilboko Enkarnazio Elizan.
Saio honetarako sarbidea pribatua den arren, Gazteako sare sozialetako lantaldea bertan izango da, eta egunean zehar gertatutakoaren berri emango dizue.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.