LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
LUX, Rosalíaren laugarren diskoa, iristear dago. Ohi bezala, kataluniar artistak iragarpen misteriotsuak egin ditu sare sozialetan, eta zale amorratuenek osatu diote publizitate kanpaina. Izan ere, abeslariaren fanek deskubritu zuten album berriaren izena, OEPMn (jabetza intelektuala eta markak erregistratzen dituen espainiar erakundea) arakatzen, Rosalíak ‘LUX’ izena marka gisa erregistratu zuela konturatuta.
LUXen (argia, latinez) unibertsoa osatzen hasteko, Rosalíak agerpen esanguratsuak egin ditu azken hilabeteotan. Besteak beste, New Yorken jokatu zen US Open tenis txapelketan eta Parisko Modaren Astean ikusi dugu.
Jendaurrean egindako agerpen gehienetan, Motomamiren estetika (motorrak, arropa beltz eta gorria, larrua…) alde batera utzi eta ildo argiago bat jarraituz ikusi dugu. Kolore argiak, tulezko jantziak, oihal arinak eta ukitu zerutiarra duten osagarriekin jantzi izan da.
Gainera, hiru urteren ostean, sare sozialetako profileko argazkia aldatu eta distira bat jarri berri du.
Artistaren estrategia digital bitxiaren hariari tiraka, disko berriaren aurrerapen kanta izan daitekeenaren lehen aztarna zuen Substack sare sozialean (blogak eta newsletterrak zabaltzeko sortutako sare soziala). Berghain (musika elektronikoan ikurra den Berlingo aretoa) izenpean, bi orriko partitura publikatu du. Ordu gutxira, zale askok partitura ikasi eta gitarra, piano, biolin eta akordeoi bertsioak egin dituzte, TikToken fenomeno bilakatu arte.
Pista jokoa borobiltzeko, Rosalíak bere zaleek publikatutako bertsio horietako baten audioa erabili du Instagramen egindako azken argazki karruselean. Hala, kanta inori erakutsi gabe, ehunka zalek bere abestia jotzea lortu du artistak.
Azken berria Madrilen jazo da, Callao zinemetako atarian Rosalíaren poster erraldoi bat agertu denean. Bertan, aipatutako aristaren aurpegia pentagrama eta notaz inguratuta ageri da, zuri-beltzean.
Ohi bezala, ustekabean harrapatu gaitu Rosalíak lehen aurkezpena egiteko aukeratutako medioak. Mar Vallverdúk gidatutako Radio Noia podcastean ikusi dugu musikaria, katalan hutsean egindako elkarrizketan.
Bertan, diskoaren sorkuntzan sentitu eta bizi izan dituen esperientziez aritu da Rosalía. Besteak beste, Kataluniarekin duen lotura, zaleen espektatibak hausteko beldurra, fedearekin duen harremana eta bere aro berria osatuko duten elementuak izan ditu hizpide.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.