Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Ainhoa Vitoriak eta Julen Idigorasek gidatutako saio berezian, Gorka Urbizu elkarrizketatu eta Abbey Roaden grabatutako 'Bakan II' EPa aurkeztuko dute. Ekitaldia jendaurrean egingo da, Tabakalerako Zine eta Ikus-Entzunezko Laborategian, eta streaming bidez ikusteko aukera ere izango da.
Gorka Urbizuk Gaztean aurkeztuko du Bakan II izeneko EP berria, gaur, Donostiako Tabakaleratik zuzenean egingo dugun zuzeneko ekitaldian. Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak gidatutako ordubeteko saioan, nafar musikariak Abbey Road estudio ezagunean grabatutako EP berria aurkeztuko du.
Saioa 10:30ean hasiko da, Tabakalerako Zine eta Ikus-Entzunezko Laborategian eta sarrera doakoa izango da aforoa (50 pertsona) bete arte. Tabakalerara bertaratzerik ez dutenek streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean. GUAU plataforman ere izango da entzungai.
Elkarrizketaz gain, publikoak diskoarekin batera etorriko den bideoa zuzenean ikusteko aukera izango du. Gorka Urbizuren disko berria entzuten lehenak izan nahi baduzue, ez galdu gurera etortzeko aukera!
Ikusteko aukera galdu dutenek, iluntzean elkarrizketa osorik entzuteko aukera izango dute "B Aldea" saioan.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.