Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi eta Amaia Yaniz, abuztuaren 2an, Donostiako Glad is the Day jaialdian
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Ostiral goizaldean entzun dugu estreinakoz The Life of a Showgirl, Taylor Swiften hamabigarren diskoa. Hamabi kantaz osatutako bilduman, teatralitatea eta poparen energia uztartzen ditu. Aldi berean, bere ibilbide eta bizitza pertsonalari errepasoa eman dio.
Izar handien argitalpenekin gertatu ohi den bezala, diskoa kaleratu aurretik entzuteko aukera izan ditu hainbat zalek.
Kasu honetan, ez da sare sozial bidezko filtraziorik eman, baina Targetentzat (AEBtako supermerkatu katea) propio egindako diskoaren edizioa kaleratze data baino ordu batzuk lehenago iritsi da erosi zutenen etxeetara.
Hala, zaleren batek diskoaren argazkiak eta letra zatiren bat sare sozialetara igo dituen arren, swiftien ezaugarri den leialtasuna nagusitu da, eta gehienek ez dute filtraziorik egin nahi izan.
“Wi$h Li$t” izeneko abestian, diskoko zortzigarrena, espainiar futbol taldea aipatzen du estatubatuar musikariak. Kantan, ospeak berarekin dakartzan lehiak, botere harremanak eta itxurakeria salatzen ditu.
“Dena nahi dute, kontratu bat nahi dute Real Madridekin” entzun daiteke abestiaren erdi aldera. Hala, musikariak luxuzko ikur gisa sailkatu du espainiar futbol taldea.
Swiften disko berriko “Actually Romantic” kantan, honako esaldia aurkitu dugu: “Kokainak ausart bihurtu zintuenean “Barbie aspergarria” deitu zenidala entzun nuen”.
Hitzok Charli XCXen eta Swiften jarraitzaileen arteko eztabaida piztu dute; askoren ustez, Charli XCXen “Sympathy Is A Knife” abestiaren erantzuna baita aurretik aipatutako esaldia.
Izan ere, fan askoren ustez, britainiar musikariaren kantako “ez zaitut nire mutil lagunaren showeko backstagean ikusi nahi” Taylor Swifti zuzendutako mezua da (Matty Healey The 1975 taldeko musikariaren bikotekidea izan zen Swift, eta Charli George Daniel The 1975 taldeko bateria jolea da).
Bi artisten arteko harremana gorabeheratsua izan da. 2018an, Charli XCX Swiften teloneroa izan zen, Reputation Stadium Tour biran.
Bira bukatuta, bost urteko haurrei abestea bezalakoa izan zela kontatu zuen britainiarrak hainbat elkarrizketetan.
Gero, bere hitzak testuingurutik kanpo atera zituztela esan eta eskerrak eman zizkion estatubatuarrari.
Diskoaren kredituei begira, izen bat bota dugu faltan: Jack Antonoff. Estatubatuar ekoizlea Taylor Swiften bidelaguna izan da azken diskoetan, poparen historia aldatu duen konbo aparta osatuz.
Oraingo honetan, aldiz, ez dugu Antonoffen arrastorik aurkitu. The Life of a Showgirleko kanta gehienak Max Martinek ekoitzi ditu. Aspaldiko lagunak dira Swift eta Martin. Izan ere, honek sinatu zituen Red (2012), 1989 (2014) eta Reputation (2017) albumak.
Adituen hitzetan, Antonoffen eragin indiekin alderatuta, Martinen ekoizpenak pop ukitu markatuagoa eman dio Taylorren obrari.
CDaren kaleratzearekin batera, diskoa beste modu batera gozatzeko aukera eskaini du musikariak. Mundu mailako zine aretoetan eskainiko da, gaurtik aurrera, The Official Release Party of a Showgirl izeneko filma.
Bertan, “The Fate od Ophelia” kantaren bideoklipa, musikariaren hausnarketak eta fokutik kanpoko irudiak ikusteko aukera izango da.
Euskal Herrian, Irun (Ocine Mendibil), Bilbo (Zubiarte) eta Donostian (Garbera) izango da filma ikusteko aukera.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.