Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi eta Amaia Yaniz, abuztuaren 2an, Donostiako Glad is the Day jaialdian
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Donostiako Tabakalerak Must +Pro profesionalen topagunearen lehen edizioa hartuko du irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Musika Bulegoak antolatuta, musika ekosistemaren esparru guztietako profesionalentzako urteroko topagune gisa sendotzeko asmoarekin sortu da ekitaldia.
Programazioak gaur egun musikak bizi dituen erronka eta eraldaketa nagusietako batzuk jorratuko ditu, hitzaldi eta mahai-inguruetan. Kiliki, Cris Lizarraga (Belako), Olatz Salvador, Lorea Argarate, Sara Zozaya eta Sara Azurza artistak bertan izango dira; eta adimen artifizialaz, musika kontsumoaz, jabetza intelektualaz eta sortzaileen osasun mentaz arituko dira hizlariak, besteak beste.
Gazteak ere jarriko du bere alea. Izan ere, topaguneko kontzertuak streaming bidez eskainiko ditu, eta 'Benetan Zabiz?' eta 'Yoko Ona' podcasten zuzeneko emanaldiak eskainiko ditu.
Mahai-inguruez gain, zuzeneko musika entzuteko aukera izango da Tabakaleran, show-case formatuan (zuzeneko laburrak). 17:30etik aurrera, Korrontzi, Femmm Vocal Jazz, Arima Soul, Habia, Sara Azurza, Xiberoots, Jum! Eta Alatz, Heitxi, Andrea Santiago eta Mugan zuzenean ikusteko aukera izango da, doan, sarrera librearekin.
Bertaratzerik ez dutenek, berriz, kontzertuak streaming bidez ikusteko aukera izango dute, Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean.
‘Benetan Zabiz?’eko Aitziber Grados eta Malen Altunak zuzeneko saioa egingo dute Tabakaleratik, irailaren 30ean (19:00), podcastaren seigarren denboraldiari ekin aurretik. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
‘Yoko Ona’k ere Must +Proren topagunearen baitan egingo du denboraldiko lehen atala, zuzenean. Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak bi gonbidatu hartuko dituzte: Alai musikari eta ekoizlea eta Putas Amak taldeko kideak. ‘Gela bat, norberarena’ izenpean, sortzeko leku bat (fisikoa eta mentala) izatearen garrantziaz ariko dira gonbidatuak. Urriaren 1ean izango da, 19:00etan.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.