EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Latzen oñatiar talde heavya bueltan da, eta Hatortxu Rocken 30. edizioan joko du, uztailaren 24tik 27ra, Lakuntzan. Gainera, jaialdiko antolatzaileek beste bi izen iragarri dituzte: Alaitz eta Maider, Skatu eta Afu nafar bandak.
1993an sortu zen Latzen, eta duela 2008an utzi zituzten oholtzak. 17 urte beranduago, Hatortxu Rockeko azken ediziora gerturatzen direnek “Laztana” ta “Ze ingo xu” klasikoak entzun eta kantatzeko aukera izango dute.
Alaitz eta Maider oiartzuar bikoteak trikiti-pop erritmoak josi zituen 1989 eta 2004 artean. Bi hamarkada igaro dira eta berriz ere oholtza batera igoko dira, zita berezi honetarako. Iruñeko Burutik taldearekin joko dute.
Skatuk 2007an eman zituen bere lehen urratsak, Iruñean. Zortzi lagunek osatutako bandak ska, punk reggae doinuz bete zituzten Euskal Herriko plazak, hainbat urtez. 2013an atera zuten Lubakitik izeneko azken diskoa, eta bi urte beranduago jotzeari utzi zioten.
Afu Barañaingo salsa-reggae taldea da. 2020an atera zuten azken diskoa, “Larruazalean”. Hiru aldiz egon dira Hatortxun, eta agertokiak utzi eta bi urtera, bueltatzea erabaki dute.
Buitraker, Autobus Magikoa, Never Surrender, Tatxers, Dupla, Skabidean, Chulería, Joder!, Gatibu, Brigade Loco, Non Servium, Sukena, Bulego, La Jodedera, Ibil Bedi, Süne, Kaotiko, Banda Bassotti, Betagarri, Eñaut Elorrieta eta Gozategiren izenak konfirmatu ditu dagoeneko Hatortxu Rockek.
Latzen eta Skatuz gain, 30. edizioarekin azkena joko duen euskal presoen aldeko jaialdiak euskal taldeen itzulera gehiago iragarriko ditu gaurko egunean zehar.
Hiru eguneko bonoa salgai dago jada, hemen, 105 euroan.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.