EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Madrilgo sarrrerak hiru orduan agortuta, 2026ko apirilaren 11n Bartzekolanan joko du arabar bandak. Sarrerak martxoaren 25ean izango dira eskuragarri, 12:00etatik aurrera.
2026ko apirilaren 25ean Madrilgo Movistar Arenan emango duten kontzertu erraldoierako sarrerak agortuta, ETSk 'Bihotzen Konkista' izeneko ikuskizuna Bartzelonara eramango duela iragarri du.
Salmenta martxoaren 25ean irekiko dute, 10:00etan Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenentzat. Salmenta orokorra, ostera, 12:00etan lasttour.org web orrialdean.
Bertsolariak, abesbatzak, txarangak, dantza talde tradizionalak eta kolaborazio bereziak izango dira ikuskizunean, euskal kulturaren eta identitatearen ospakizun handi batean bilakatuz.
Aurre salmenta hasi eta hiru ordura saldu dira Movistar Arenako 15.000 sarrerak. Iñigo Etxezarretak ETSren Instagramen azaldu zuenez, erabat hunkituta daude jasotako erantzunarekin eta sarrerarik gabe gelditu direnentzat alternatiba bila ari ziren. “Badakigu jende asko sarrerarik gabe geratu dela, eta nola konpentsatu bilatzen ari gara, baina Madrilen bigarren datarik izango ez dela aurreratzen dugu”, entzun diogu musikariari.
ETSk ’20 urte Zure Eskutik’ kontzertu sortako azken bi zuzenekoak eman ditu asteburuan, Bizkaia Arenan. Azken bi asteburuetan 45.000 lagun bildu ostean, euren erronkaren berri eman zuen Iñigo Etxezarretak: Madrilgo Movistar Arenan joko dute, 2026ko apirilaren 25ean.
Larunbatean itxi zuen ETSk bandaren 20. urtemuga ospatzeko kontzertu sorta. Egun osoko programazioarekin, herrietako jaiak omendu zituen arabar taldeak. DJ Bull, Puro Relajo, Joselu Anayak, Andoni Ollokiegi eta Gozategi izan ziren giroa berotzeko arduradunak.
Iluntzearekin iritsi zen gaueko hitzordu handiaren txanda. Bi ordu eta erdiko zuzenekoan, Bizkaia Arena (15.000 lagun) dantzan jartzea lortu zuten musikariek, hasiera-hasieratik. Taldearen hitekin hasi zuten errepertorioa, eta berehala igo ziren oholtzara ETSren azken dantza propiora gonbidatutako lagunak: Pello Reparaz, Iñaki Ortiz de Villalba, Dupla, Idoia Asurmendi, Uxue Amonarriz eta Josune Arakistain, Jon Maia eta Maddalen Arzallus bertsolariak, Green Valleyko Ander Valverde eta Joselu Anayakeko kideak.
ETSren kantez gain, 20 urte hauetan bidaide izan dituzten lagunen kantak ere abestu zituzten; tartean, Doctor Deseo, Berri Txarrak, Oskorri eta Gontzal Mendibilen bertsioak.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.