EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
ETSk ‘Bihotzen Konkista’ izeneko kontzertu erraldoia egingo du Madrilen. ’20 urte Zure Eskutik’ kontzertu hirukoitzaren arrakastaren olatua aprobetxatuta, datorren urterako erronka berria iragarri du arabar taldeak. Kontzertua 2026ko apirilaren 25ean izango da, Madrilgo Movistar Arenan.
‘Bihotzen Konkista’ kontzertu bat baino askoz gehiago izango dela aurreratu du bandak. ETSk herriko jaietako espiritua eraman nahi du Madrilera, taldearen ibilbidea definitu duen zuzeneko musikaren funtsa, hain zuzen. Horregatik, askotariko parte-hartzaileak igoko dira oholtza gainera: bertsolariak, abesbatzak, txarangak, euskal dantza taldeak eta kolaborazio bereziak.
Honela azaldu dute taldekideek: “Gure mugetatik haratago historia egiteko unea da. Gure herrietako jaiak Madrilera eramatea eta aretoa betetzea sekulako erronka da, baina badakigu gure publikoak harrituta utziko gaituela, beti bezala. Zorionekoak gara bihotzen konkista honetan aitzindari garelako. Garena ospatzeko eta etxean duguna are gehiago baloratzeko bidaia kolektiboa izango da. Ahaztezina izango da”.
Kontzertuaren tiketen aurre salmenta martxoaren 24an hasiko da, astelehenean, eta salmenta orokorra martxoaren 26an, asteazkenean, 10:00etan.
Aurre salmentan izena emateko, hemen erregistratu behar da. Salmenta orokorra, berriz, martxoaren 26an hasiko da, asteazkenarekin, 10:00etan, lasttour.org webgunean.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.