‘Zure Zeru’: Ganibet biko nafarraren lehen diskoa
Ganibet bikoak bere EP berria, Zure Zeru, aurkeztu digu “GU” saioan. Taldeko Amaiur eta Ekain estudioan izan dira, euren proiektuaren berri emateko.
2023ko Maketa Lehiaketako finalera iritsi ziren nafar musikariak, eta bertan ezagutu genituen. Gero, Euskal Herrian barrena ibili ziren zuzenekoak ematen. Hainbat hilabete eman dituzte ezer kaleratu gabe, diskoan lanean zeuden bitartean. Orain arte bertsio asko egin izan dituzte, eta “pentsatu gabe aurrera egiteko” inertzia horretan murgilduta egon dira EP hau iritsi arte.
Melodia markatuak, joera “hyperpoperoa” eta erritmodun abestiez ondu dute disko laburra, kontzertuetan dinamikoak izaten jarraitzeko asmo argiarekin.
Proiektua oholtzara eramateko, biek bakarrik jarraituko duten arren, orain arte egiten zutena baino ikuskizun “osoagoa” prestatu nahi dutela aurreratu digute.
Zure interesekoa izan daiteke
Entzun primizian 'Bost Axola', Modus Operandi eta ETSren arteko elkarlana
Peiremans+ek disko berria du eskuartean: “Udan grabatu genuen eta azaroaren 19an aterako da”
‘Kea, Argiak eta Kontraesanak’, ilunera doan Marte Lasarteren lan berria
Alex Sardui, Exkixuren itzuleraz: “Ibilbide laburra izan genuenez, ez genuen jendea nekatu”