Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Maitane eta Trini, TikTokeko amona-bilobak, “GU” saioan izan dira. @maaitaane.777 erabiltzailearekin igotzen dituzten bideoak izan ditugu hizpide. Barakaldoko azokara joaten, supermerkatura joaten eta sekulako hizketaldietan ikusi ditugu bermeotarrak. Sare sozialen fenomenoaren aurretik ere oso harreman berezia kontatu digute bi gonbidatuek.
81 urte ditu Trinik, eta TikToken kontatzeko moduko bizitza izan duela kontatu digu. Bost aldiz eman dio buelta munduari, eta betidanik “moderna”tzat izan du bere burua. Gainera, iragarki batean agertu dela azaldu digu.
Bermeoko kaleetan ezagunak izaten hasi direla kontatu digute, hainbat pertsonak TikTokeko bideoengatik ezagutu eta argazki bat ateratzeko eskatu baitiete. Lotsa pasatzen duten arren, pozik daude elkarrekin abiatutako bide berri honekin.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.