Zutabe izeneko EPa aurkeztu digute Txiltxokoko lagunek. Lau kantako bilduman aurkituko dugunaz aritu zaizkigu Peru eta Ian, "GU"n.
Musika “serioago” hartzeko asmoz sortu dute bilduma laburra, “inoiz baino txintxoago”. Taldekideek azaldu digutenez, eurek sortutako hiru abesti eta Xabier Silveira bertsolariaren bertso batetik abiatutako beste bat bildu dituzte Zutaben.
Musika egiteko orduan, abestiaren erroa bakoitzak bere etxean landu eta ideiak borobiltzeko elkartzen dira. Gero, ingurukoei erakusten dizkiete abestiak. Kasu honetan, eurek egindako lanarekin eta ingurukoek egin dioten harrerarekin oso pozik dago bikoa.