Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Eiderrek bere disko berria izango denaren lehen aurrerapen singlea. “Sorginkeria”, ekarri digu “GU”ra.
Soinu dantzagarri eta elektronikoak entzungo ditugu lazkaotarraren lan berrian. Musikariak berak azaldu digunez, “aurreko diskoa nostalgikoa eta nahiko malenkoniatsua izan zen, eta pasa dut etapa hori, orain gozatzeko aroan nago eta abesti honek hori erakusten du”.
Bakarkako ibilbidean murgildu zenean zituen beldurrak baztertzen hasi dela aitortu digu musikariak. Barrura begiratu eta gero, sortzeko askeago sentitu da Eider. Kantarekin batera, bideoklip berria estreinatu du artistak. Bertan, Miruako Maitane Iruiñ musikaria agertzen da, Eiderri kartak botatzen. Ahots bikiak zirelako ezagutu zuten elkar, Euskadi Irratiko “Baipasa” saioan, eta ordutik sekulako konexioa izan dutela kontatu digu Eiderrek.
Coachellaz ere aritu da musikaria, eta Sabrina Carpenter eta Justin Bieberren zuzenekoak gustatuko zaizkiola aitortu digu.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.