Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Martin Urrutiak La Insolación izeneko lehen diskoa aurkeztu digu “GU” saioan. Operación Triunfo (OT) lehiaketan ezagutu genuen getxoztar artista, eta ordutik lanean jarraitu du Martinek, bai musikan baita aktore gisa ere.
Kaleratu eta hiru egunera, bere lehen diskoak izan duen harrerarekin oso pozik eta eskertuta dagoela aitortu digu musikariak. Ez genuen gutxiago espero, OTn parte hartu zuenetik, Urrutiak berak “basati” gisa definitu duen zalegoaren babesa sekulakoa izan baita.
Carmen Laforeten “La Insolación” liburuak inspiratu du diskoaren ideia eta izenburua. Urrutiak berak kontatu digunez, Batxillergoan irakurri zuen liburua, eta istorioak zein Martin izeneko protagonistak bizitza aldatu zioten.
HIDROGENESSE bikoak ekoitzi dio lana, eta “presiorik gabe eta xehetasunei erreparatuz” ondu dute diskoa. Martinek berak azaldu duenez, “indie elektroniko kuriosoa” egin dute, “pop komertzialagoa egiteko presioan erori gabe”.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.