Gorka Lasa eta Ibai Martin “GU”n izan dira, antolatu duten GEES izeneko scooter txapelketa hizpide. Lehiaketa larunbatean (urtarrilak 17) izango da, Anoetan, Anoeta Sutan izeneko ekimenaren baitan.
Iaz ezagutu genuen bikotea, scooter edo patineteak hartu eta Donostiatik Pariserako bidea egin eta sare sozialetan kontatu zigutenean. Bidaiak sekulako arrakasta izan zuen Instagramen, eta aurtengo erronkarako grina piztu zien: urtarrilaren 17an, Anoetan egingo duten GEES izeneko scooter lehiaketa. Txapelketaz gain, jan, edan eta zuzeneko musikaz disfrutatzeko aukera izango da; baita haurrentzako tailerrak eta pikante txapelketa ere.