Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Supercremalleras taldeko Gorka eta Julen “GU”n izan dira, Avenida América izeneko diskoa aurkezteko.
Taldearen disko pertsonalena dela kontatu digute musikariek. “Inoiz baino gehiago ireki gara letretan, asko biluztu gara”, aitortu digute. Madrilen bizitako maitasun istorioak biltzen ditu diskoak, besteak beste.
Pop disko bat egin ostean, bigarren honetan kantei ukitu rockeroagoa eman nahi zieten. Urtzi Izarekin grabatu dute diskoa, eta nahi zuten joera “zikin eta garajeroa” islatzen lagundu diela kontatu digute. Diskoan, iazko Gaztea Maketa Lehiaketako finalera iritsi ziren Mikosis taldearen kolaborazioa topatu dugu. Gernikarrak dira bi taldeak, eta aurretik elkar ezagutzen zutela aipatu digute.
Bigarren disko hau aurkezteko sekulako bira antolatu du Supercremallerasek: Bilbon hasi (urtarrilak 15) eta Zaragozan bukatuko dute, Iruñea, Gasteiz, Madrid eta Gandiatik igarota.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.