Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Marmitako Trap Banda aurtengo Maketa Lehiaketako finalistetako bat da. Zorte kolpe batez iritsi dira finalera, finalistetako batek azaroaren 20ko final handian jotzerik izango ez duela esan ostean, zerrendako hurrengoak baitziren bizkaitar musikariak.
Berria nola hartu duten galdetuta, pozik daudela kontatu digu “GU”n Guille Cabrales taldeko kideak. Ezusteko handia izan da bandako kideentzat, baina dagoeneko hasi dira finala prestatzen. Zuzenekoa dibertigarria izango dela eta euren tresna sekretua, ‘palotxiruloa’, taula gainera aterako dutela aurreratu digu Guillek.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.