Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
zeatikez donostiar taldea aukeratu dute Gazteako ikus-entzuleek Maketa Lehiaketako final handian lehiatzeko. Albistea eman eta jarrian deitu diegu, “GU” saioan, datorren osteguneko final handian eskaintzeko dutenaz galdetzeko.
June del Campo taldekideak azaldu digunez, erabat harrituta eta oso eskertuta daude jasotako babes guztiarekin. Lagunartean eta familian sekulako kanpaina antolatu duten arren, ez zuten espero bozketa irabaztea. Seikoteak azaroaren 20rako final handirako eramango duenaz galdetuta, erabaki batzuk oraindik hartu gabe dituzten arren, gitarra elektrikoa, tronpetak, pianoa eta ahotsez osaturiko mix interesgarria ikusiko dugula aurreratu digu Junek.
Egiten dutena egiten dutela, 2500 euroko Entzuleen Saria jasoko dute Jimmy Jazzen.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.