Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Ezusteko batekin hasi dugu astearteko “GU” saioa: Rosalíak kanta berri atera du. LUX diskoa kaleratzeko sei egun falta direnean, “Reliquia” izeneko abestia topatu dugu kataluniar artistaren stream plataformetan. Munduko hainbat herrialdetan galdutakoak aipatzen ditu artistak “Reliquia” kantan; baita orain arte emandako elkarrizketekin datorren mezu bat: “Nire bihotza ez da inoiz nirea izan, beti eman izan dut”.
"Berghain" izeneko lehen singlean bezala, ukitu sinfonikoa du bigarren honek, baita elementu elektronikoz osaturiko bukaera apoteosiko bat ere. Kredituetan, zazpi profesionalez osaturiko zerrenda; tartean, OneRepubliceko Ryan Tedder eta Guy Manuel de Homem Christo Daft Punkeko kidea.
Alain Perez eta Maite Garmendiak kontatu digute, zuzenean, eta kanta bera entzuteko aukera izan dugu. Unean bertan ez genekien arren, minutu batzuk igarota, abestia desagertu egin da.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.