Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Duela urtebete iragarri zuten: Bulegok ez du kontzerturik emango 2026an. Data hurbildu ahala, bertigo sentsazioa dutela diote taldeko Xabi eta Tomek.
“GU”n kontatu digutenez, datorren urtean ez dute eszenatokirik zapalduko, sorkuntzari denbora luze bat eskaini nahi baitiote. Honela azaldu du Tom Lizarazuk: “Bost urte frenetiko eta oso polit izan dira, ezohikoa izan da gertatu dena, baina behar dugu gelditzea, indarrak hartzeko”.
Joan aurretik, baina “7Kale” izeneko kanta estreinatu dute “GU” saioan. Bost urteko ibilbideari idatzitako kanta nostalgikoa da, taldearen bizipenak biltzen dituena. Taldekideek kontatu digutenez, Stefano Maccarronerekin (Rigoberta Bandinirekin lan egiten duen ekoizlea) egin dute kanta, Bartzelonan. Grabatu ere bertan egin dute, Euskal Herritik kanpo, estreinakoz.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.