Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Lady Gaga Bartzelonan izango da 2025eko urrian, Mayhem diskoaren aurkezpen biraren baitan. Palau Sant Jordiko bi kontzertuetarako (urriak 28 eta 29) sarrera guztiak aurre salmentan agortuta, hirugarren data iragarri du estatubatuar artistak: urriaren 31. Aurreko bietarako sarrerarik lortu ez zuten little monsterrek pozarren hartu dute berria, Gagaren fanentzat esanahi berezia baitu Halloween egunak.
“GU” saioko Ibon Fernandezek eta Alain Perezek lortu dituzte euren sarrerak, baita estudiora gonbidatu dugun Albina Stardust Lady Gagaren fan sutsuak.
Saioan kontatu digunez, kostata lortu du sarrera, baina Palau Sant Jordin izango da. Tiketak aurresalmentan eskuratu ahal izateko banku entitate baten kide egin diren pertsonak egon direla kontatu digu Albinak.
Gagaren adituen tertulian, musikariaren aro kutunenaz galdetu diogu gonbidatuari, eta Born This Wayk mundua aldatu zuela erantzun digu Albinak.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.