Janire Atxurra “Dida!” izan da, estreinatu berri duen ‘Juxtu-Juxtu’ izeneko bideopodkasta hizpide. GUAU audio plataformak Gaztearekin elkarlanean egindako saio berrian, egunerokoari aurre egiteko gomendioak eta dirua aurrezteko aholku praktikoak emango dizkigu Atxurrak.
Supermerkatuan nola erosi, nomina ulertzeko gakoak, lana bilatzeko aholkuak, aurrezten ikasteko gomendioak… denetarik aurkituko dugu ‘Juxtu-Juxtu’n, Janireri berari gertatutako anekdota eta istorioekin nahastuta.
10 minutu inguruko 25 atal izango dira, eta horiek grabatzen asko disfrutatu duela aurreratu digu Atxurrak.