ETSren “Zure Orbaina” kantari bizitza berri bat, La Fúmigarekin
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
Apirilaren 18an, goizeko 11:00etan hasiko Donostiako Alderdi Ederren ospatuko den festa handia. Reala eta Atletico Madrilen arteko Errege Kopako finalaren aitzakian, txuri urdinak babesteko jaia antolatu du Realak. Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia, Gabriela Uriarte eta Jonkass izango dira Donostiako fanzonea girotzeko arduradunak.
Azken hau, “Dida!”n izan da gaur goizean, larunbatean gertatuko dena hizpide. Athletic zalea den arren, Realaren lorpenarekin pozarren dago Jonkass, eta argi du donostiar taldeak partida irabaziko duela.
Musika jartzen arituko da bizkaitarra, eta dagoeneko Realarekin zerikusia duten kantak bilduta dituela kontatu digu. Alderdi Ederren entzungo dugunaz galdetuta, dantzatzeko eta gogoz abesteko kantak izango direla aurreratu digu. Goizean hasi eta gau erdiraino, puzgarriak, ‘Go!azen’eko aktoreen ikuskizuna, jan eta edateko txokoak, Gozategi, Xabi Solano eta Eñaut Elorrietaren zuzenekoak eta partidaz gozatzeko aukera ederra izango da Donostia erdigunean.
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.