ETSren “Zure Orbaina” kantari bizitza berri bat, La Fúmigarekin
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
Enrike Solinis musikaria “Dida!”n izan da, Euskal Herriko Orkestra Barrokoa (EHOB) aurkezteko.
Orkestra klasikoak sortu aurretiko orkestrak ziren orkestra barrokoak, gonbidatuak azaldu digunez. XVII. mendean, Europak loraldi berezia bizi izan zuen musikaren arloan, besteak beste, operaren sorrerarekin. Garai horretan sortu ziren orkestrak, eta zuzeneko instrumentuak, ahotsak eta dantzak uztartzen zituen ekitaldiak eskaintzen hasi ziren garaiko sortzaileak. Solinisek azaldu bezala, gertuko musika, erabat entzungarria eta ederra jotzen zen bertan.
24 musikariko banda osatuta, Erdi Aroko doinuak gurera ekarriko dituzte EHOBko kideek. Musika tresnei dagokienez, biolin, biola eta biolontxelo barrokoak ikusiko ditugu oholtza gainean; baita ezezagunagoak zaizkigun klabezina, mokotxirula, lautea eta txirula ttuntuna ere. Gainera, Erdi Aroko Europako gorteetako doinu klasikoak Iparraldeko Maskaradakoekin uztartzen dituztela aurreratu digu.
Euskal Herriko Orkestra Barrokoa zuzenean ikusteko aukera galdu nahi ez baduzu, hona bi data: Bilboko Arriaga Antzokia (otsailak 26) eta Donostiako Kursaal (otsailak 28).
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.