“Otsaila” da Eñaut Elorrietaren ‘Festina Lente’ disko berriko lehen aurrerapena
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Udaberrian heldu da 23.576, Gereren lehen diskoa. “Zuen bila goaz” izeneko kanta primizian entzun dugu Gaztean.
Iñaki Gereñu artistak Gēre, bere bakarkako musika proiektua, aurkeztu digu “Dida!”n. Laster entzungo dugun musika sortzen hasi bezain laster, bateriak pisu handia zuela konturatu eta Lander Zalakaini (Belako) deitu zion Gerek.
Beste musika proiektu batzuetan murgilduta ibili ostean, bere bide propioari ekiteko unea iritsi zaio gonbidatuari. Sintetizadoreak eta harrapatzen zaituen atmosfera berezia sortzen duen musika topatuko dugu Gēreren lehen diskoan. Erritmo dantzagarriei uko egin gabe, doluaz ari den disko malenkoniatsua izango dela aurreratu digu musikariak.
Lander Zalakainentzat erronka bitxia izan da Gērerekin lan egitea. Izan ere, rocketik aldentzen den lehen aldia da, baita zuzenekoetan berak baino traste gehiago daramatzan norbaitekin elkartzen dena ere.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.
‘Arkitektura’ diskoa kaleratu eta ama izan aurretik, “Dida!”n izan dugu bizkaitar artista. Gaztea Sarietako emanaldiaz eta datozen hilabeteez aritu gara berarekin.
Enriki Solinis musikariak Euskal Herriko Orkestra Barrokoa aurkeztu digu. Orkestrak sortu ziren garaian jotzen zena oholtzara eramango dute, Erdi Aroko musika tresnak joaz, Bilbon eta Donostian.