La Txamak zuzenean jo digu “Zakua Beteta”, estreinatu berri duten gabon kanta
La Txamako lagunak “Dida Don!” Eguberrietako saio berezian izan dira. Gabonetako kanta bat sortu dute, “Zakua Beteta”, eta zuzenean jo digute estudioan.
Tuli, Aitor Valcarlos eta Compa Luis taldekideek kontatu digutenez, sareetara igotzeko pieza txiki gisa pentsatu zuten abestia, urtea agurtzeko opari gisa. Orduak igarota, berotzen hasi ziren eta kanta gehiago lantzeko beharra sentitu zuten. Landu, grabatu, nahastu eta kaleratu, dena egun gutxiren bueltan.
Datorren urtera begira, taldean aldaketak izango direla aurreratu digute. Izan ere, Tuli Argentinara doa, behiak zaintzera. Bandako kide “ordezkaezina” galduko duten arren, La Txamak aurrera jarraituko duela konfirmatu digute. 2025a urte aberasgarria eta oso ederra izan da musikarientzat, eta datorrena ere halakoa espero dute. 2026an Euskal Herritik kanpo (Madril, Bartzelona eta Zaragozan) joko dutela kontatu digute.
Zure interesekoa izan daiteke
Entzun primizian 'Bost Axola', Modus Operandi eta ETSren arteko elkarlana
Peiremans+ek disko berria du eskuartean: “Udan grabatu genuen eta azaroaren 19an aterako da”
‘Kea, Argiak eta Kontraesanak’, ilunera doan Marte Lasarteren lan berria
Alex Sardui, Exkixuren itzuleraz: “Ibilbide laburra izan genuenez, ez genuen jendea nekatu”