Garazi Esnaolak “Ez gaude hemen” aurkeztu digu, bere estreinako diskoari izena emango dion singlea
Musikariak irailaren 28an kaleratuko du bere bakarkako lehen diskoa.
Olaia Inziarte “Dida!”n izan da, Kanadatik iritsi berritan. zura izeneko EPa aurkeztu digu, eta biniloak iritsi ez zaizkion arren, Durangoko Azokarako prest izango dituela hitzeman digu.
Kanadako esperientziaz galdetuta, Etxepare Institutuak eta Musika Bulegoak bultzatutako ekimena izan dela kontatu digu. Mundu mailako promotoreek euskal musikarien proiektuak ezagutzeko ekimena da M pour Montreal, eta Verde Prato tolosar artistarekin elkarbanatu du esperientzia.
zerrautsa diskoaren aurkezpen biraz eta Gabon bueltan emango dituen kontzertu bereziez ere aritu da Olaia. Donostiako Victoria Eugenian emango duen zuzenekorako ez dago sarrerarik, eta Bilboko Campos Eliseos antzokikorako baten batzuk gelditzen direla azaldu digu. Gainera, bi kontzertuetan Baztango Koro Ttikiko haurrak oholtzara igoko direla aurreratu digu artistak.
Gabonak igarota, biran jarraitzeko asmoa duela argitu du Olaia Inziartek. Aurretik, baina, Durangoko Azokan ikusiko dugu nafar artista, zura diskoaren biniloa saltzen.
Musikariak irailaren 28an kaleratuko du bere bakarkako lehen diskoa.
Doechii, Chappel Roan, Katseye, Mitski eta Bikini Killek jo dute Californian egin berri den festibalean. Eskuratutako irabaziak emakumeen eskubideen alde lan egiten duten erakundeentzat izango dira.
Andrea Pozo, taldeko abeslaria, "Dida Fresh!"en izan da. Hirukoak abuztuaren 17an Zarauzko malekoian joko du, Gaztea Gaua deialdi irekian parte hartu ostean.
Estatubatuar musikariak sare sozialetan idatzitako mezu kriptikoa ekarri digu Ibon Fernandezek “Dida Fresh!”era.
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.