EZK FEST, larunbat honetan, Portugaleten: “Gu ere Euskal Herria gara, eta aisialdirako gune euskaldun bat sortu dugu”
EZK Fest jaialdiarena aurtengo edizioaz aritu zaigu Garazi, antolakuntzako kidea. Portugaleten, azaroaren 9an (larunbata), da hitzordua, eta Kaotiko, La Txama, Tremenda Jauria, Tatta & Denso, DJ Jon Labanda eta Beranduegik osatutako kartelarekin.
Gonbidatuak kontatu digunez, Ezkerraldean aisialdirako gune euskaldun bat sortzeko helburuarekin jaio zen jaialdia, eta horretan diraute. Musikaz eta euskal kulturaz gozatzeko aukera eskainiko dute, beste urte batez, “sarritan ahaztua” den Euskal Herriko eskualde berezi honetan.
EZK Festek jaialdi seguru bat izan nahi duela azpimarratu du Garazik, eta eraso matxistak ekidin ezin dituzten arren, puntu morea eta feminismoan hezitako langileak bertan egongo direla gogorarazi digu.
Sarrerak eskuragarri daude oraindik, online, hemen.
Zure interesekoa izan daiteke
Entzun primizian 'Bost Axola', Modus Operandi eta ETSren arteko elkarlana
Peiremans+ek disko berria du eskuartean: “Udan grabatu genuen eta azaroaren 19an aterako da”
‘Kea, Argiak eta Kontraesanak’, ilunera doan Marte Lasarteren lan berria
Alex Sardui, Exkixuren itzuleraz: “Ibilbide laburra izan genuenez, ez genuen jendea nekatu”