“Otsaila” da Eñaut Elorrietaren ‘Festina Lente’ disko berriko lehen aurrerapena
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Musikaria “Dida!”n izan da, Lurra Ikutu Barik izeneko disko berria aurkezteko.
Ruper Ordorikak “Dida!”n aurkeztu du Lurra Ikutu Barik izeneko disko berria. Hamaika kantaz ondu du LPa, bere burua “ahal bezain solte uzteko” gogoari tiraka.
Albumaren sorkuntza prozesuaz galdetuta, honela azaldu digu kantariak: “Zenbaitetan ematen du norberak eragiten dituela gauzak eta beste batzuetan norbera bitarteko baino ez da, eta disko honetan bitartekaria naiz”. Victor Sanchezekin grabatu du diskoa, Elkarren, “beste estudio bat eta lan egiteko modu bat” probatuta. Leo Abrahams, Jon Thorne, Jenny Wollesen, Arkaitz Miner eta Dani Perez musikari apartez inguratu da, eta esperientzia sekulakoa izan dela aitortu digu.
Janus Lesterreko Jokin Pinatxo estudioan zegoela ikusita (“Dida!”ko ohiko kolaboratzailea da), nafar banda asko maite duela kontatu digu Ordorikak. Zuzenean pare bat aldiz ikusi ditu, eta oso ongi pasatu duela aitortu dio Jokin Pinatxori.
Durangoko Azokan ikusiko dugu Ruper Ordorika, eta abenduan bertan abiatuko du disko berriaren aurkezpen bira.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.
‘Arkitektura’ diskoa kaleratu eta ama izan aurretik, “Dida!”n izan dugu bizkaitar artista. Gaztea Sarietako emanaldiaz eta datozen hilabeteez aritu gara berarekin.
Enriki Solinis musikariak Euskal Herriko Orkestra Barrokoa aurkeztu digu. Orkestrak sortu ziren garaian jotzen zena oholtzara eramango dute, Erdi Aroko musika tresnak joaz, Bilbon eta Donostian.
Udaberrian heldu da 23.576, Gereren lehen diskoa. “Zuen bila goaz” izeneko kanta primizian entzun dugu Gaztean.