ETSren “Zure Orbaina” kantari bizitza berri bat, La Fúmigarekin
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
Sara Fantova, asteon estreinatu den Jone, batzuetan filmaren zuzendaria, “Dida!”n izan da. Fantovaren lehen film luzea da eta zuzenean sartu da saiora, eta lehen egun hauetan jasotako erantzunaz aritu zaigu.
Jone, gazte bilbotar bat, da filmeko protagonista. Bere aitaren gaixotasunak aurrera egiten duen bitartean, maitasun istorio bat bizi du Jonek, Bilboko Aste Nagusian. Bakarrik gelditzearen beldurrari buruz ari da filma, beste hainbat gairen artean.
2024ko Bilboko jaietan grabatu zituzten filmeko hainbat sekuentzia, tartean, Aiora Renteriak txupinazoa bota zuen unea. Gainera, urte horretako festetan Kaskagorri txosnan jo zuten musikarien zuzenekoarekin (Silitia, La Basu…) osatu dute gau giroko eszenen soinu banda.
Castingaz galdetuta, kasualitatez beteriko aukeraketa prozesua izan zela kontatu digu zuzendariak. Izan ere, Olaia Aguayo (Jone gorpuzten duen aktorea) casting arduradunaren kuadrillako laguna da, eta ordura arte ez zuen planteatu ere egin aktore izan nahi zuenik.
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.