Merina Grisek eta Gorka Urbizuk “Tesla Bat Sutan” aurkeztu digute, primizian
Merina Griseko Sara eta Julen “Dida!”n izan dira, Gorka Urbizurekin elkarlanean egindako “Testa Bat Sutan” primizian aurkezteko. Azken hau ere zuzenean sartu da, telefonoz.
Duela bi urte ireki zioten atea kolaborazioari, Gaztea Sarien osteko festan. Elkarrekin lan egitea plazera izan da. Gorkarentzat, “oxigenoa bezala” izan da Merina Grisen munduan murgiltzea: “Elektronikarekin ez dut oso gertuko harremanik izan, eta pasada bat iruditzen zait ekoizpen aldetik lortu duten maila”, azaldu du. Gainera, Autotunearen munduan sartu da, lehen aldiz.
Donostiar taldeko kideentzat, berriz, “ohore bat” izan da nerabetatik erreferente den musikariarekin estudioa partekatzea.
Bizi ditugun denbora nahasiei abesten dio kantak, goibeltasunetik eta bortizkeriatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Entzun primizian 'Bost Axola', Modus Operandi eta ETSren arteko elkarlana
Peiremans+ek disko berria du eskuartean: “Udan grabatu genuen eta azaroaren 19an aterako da”
‘Kea, Argiak eta Kontraesanak’, ilunera doan Marte Lasarteren lan berria
Alex Sardui, Exkixuren itzuleraz: “Ibilbide laburra izan genuenez, ez genuen jendea nekatu”