“Otsaila” da Eñaut Elorrietaren ‘Festina Lente’ disko berriko lehen aurrerapena
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Jurgi Ekiza “Dida Fresh”en egon da, eskuartean duen bira berezia hizpide. Gainera, Argitzala izeneko disko berriko “Gora negarra” kanta estreinatu dugu, primizian.
Asteon hasita, belaontzian egingo du bira Ekizak. Xak taldeko Paxkal Irigoyenekin egingo du bira, formatu akustikoan, Hendaian hasi eta Pontevedraraino, hainbat portutan geldialdiak eginda.
Ekizak kontatu digunez, umetatik maite izan ditu itsasoa eta belaontziak. Motorrik gabe bidaiatzeko fantasia hori errealitate bihurtuko du ostiral honetatik aurrera.
Bueltan, Argitzala izeneko disko berria argitaratuko du, abuztuaren 29an. Urtebete baino gehiago eman du lana sortzen, eta Polinesia eta Euskal Herria bitartean egin eta grabatu ditu kantak. Album berriko “Gora negarra” kanta aurkeztu digu, primizian.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.
‘Arkitektura’ diskoa kaleratu eta ama izan aurretik, “Dida!”n izan dugu bizkaitar artista. Gaztea Sarietako emanaldiaz eta datozen hilabeteez aritu gara berarekin.
Enriki Solinis musikariak Euskal Herriko Orkestra Barrokoa aurkeztu digu. Orkestrak sortu ziren garaian jotzen zena oholtzara eramango dute, Erdi Aroko musika tresnak joaz, Bilbon eta Donostian.
Udaberrian heldu da 23.576, Gereren lehen diskoa. “Zuen bila goaz” izeneko kanta primizian entzun dugu Gaztean.