Elene bizkaitar artista ezagutzen, “Euli” abestia eta Clairoren musikaren bitartez

Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Iragarkia
Screenshot
18:00 - 20:00

Elene Uribarri bakarlari galdakoztarra hartu dugu “B Aldea” saioan. Aker eta Funeral de Caballo taldeetako abeslaria da gonbidatua, baina Elene, bere bakarkako proiektua, aurkezteko etorri da gurera.

Etxean, tablet batekin bere burua grabatzen hasi zela kontatu digu musikariak. Hiru proiektuak uztartzen ditu musikariak, baina Elene gisa kaleratzen dituen abestiak lasaiago hartzen saiatzen dela kontatu digu. Gonbidatuaren musikari Clairoren tankera hartu diote Julen eta Ainhoak, eta honek erreferente handitzat duela aitortu die. Big Thief eta Elliott Smith estatubatuar musikariak ere aipatu ditu.

Kontzertuez galdetuta, Aker eta Funeral de Caballorekin data batzuk lotu dituztela kontatu digu. Besteak beste, Bilboko Kafe Antzokian joko dute, abuztuaren 28an.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X