Amorante eta Niño de Elche elkarrekin, “Aspaldiko Orroak” kantan
Amorante “B Aldea”n izan da, Niño de Elche artistarekin elkarlanean egindako “Aspaldiko Orroak” kanta primizian aurkezteko.
Kanta sortzearekin batera, Alacanteko bakarlaria etorri zitzaion burura, bere kantatzeko moduagatik. Hala, euskaraz kantatzeko gonbitea egin dio Amorantek aspaldiko lagunari. Bakardadean bizi den beste garai bateko gizon bati buruzko abestia dela kontatu digu Amorantek. Teknologiaren garaian, isolatzea luxu bihurtu dela uste du kantariak.
Urria hasieran aterako da Amoranteren disko berria. Zortzi kanta izango ditu, eta Joseba Irazoki, Felix eta Joanes Buff, Mari Luz Esteban eta Gartxoten laguntza izan duela aurreratu digu. Aurreko diskoan hartutako joerari eutsita, elektronikaz baliatu da musikaria, tresna akustiko gutxi erabilita.