Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Ateri taldeko Javi Egino “B Aldea” saioan izan da, Ilun eta Argi izeneko bandaren lehen EPa aurkezten.
Aretxabaletan sortutako boskoteak batik bat punka eta post-hardcore melodikoa jorratzen dituen arren, euren aurkezpenean argitu dutenez, ez dute beste estilo batzuk esploratzeko konplexu ezta beldurrik. Eskarmentudun musikariekin elkartu da Javi, baina bere lehen musika taldea da Ateri. Hedabideen munduan ere hasiberria da, “B Aldea”ko hau izan baita bere lehen elkarrizketa.
Paul taldekidearen garrasiak eta Javiren kantaera melodikoa uztartu dituzte Ateriren kantetan. Kantetan doluari abesten diote, eta barrutik idatzitako hitz “sentimental eta emozionalak” topatuko ditugula aurreratu digu gonbidatuak. Erreferenteez galdetuta, Basement, Citizen eta Fragile aipatu ditu Javik.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.