Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Baobabs Will Destroy Your Planet taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, taldearen disko berriaren lehen alea aurkezteko. Ez Esan du izena, eta irailean aterako den Bai Esan bildumaren lehen zatia da.
Hiru abestiz osaturiko diskoaren A alde honetan, Nation of Languague, Alvvays eta The National taldeek eragindako soinuak aurkituko ditugula aurreratu digu Uberetagoenak. Gainera, Mikel Salasen ekoizpenak diskoari ehundura berezia eman diola kontu digu. Salas filmetako soinu banden konpositorea da, eta hamar urte baino gehiagoren ostean, ekoizpenerako saltoa ematen animatu da.
Bost urteko isilunearen ostean, “beharrak eta gogoak” agindutako lana dela dio Eymardek. Bitan banatu dute formatu digitalean kaleratuko duten diskoa. A eta B atalen arteko aldeaz galdetuta, lehenengoan “pop bizia” eta bigarrenean “ohikoak baino abesti luzeagoak” aurkituko ditugula aurreratu digu.
Disko berriaz gain, 12 urteko ibilbidean taldeak bizitakoez aritu gara gonbidatuarekin. Britpopa egin nahi zuen gazte talde iruindarraren errepasoa eginez, 2016an Abbey Roaden grabatu zutenekoa aipatu du musikariak. Izan ere, Baobabs Will Destroy Your Planet izan zen Londresko estudio mitikotik igaro zen lehen talde euskalduna. Gainera, ezagutzen ez genuen datu bat eman digu gonbidatuak: Gaztea Maketa Lehiaketan irabazi zuten diruarekin finantzatu zuten bidaia.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.