Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Meison taldeko Unai Unzueta eta Ibon Azpiri “B Aldea”n izan dira, Ultrapop izeneko estreinako diskoa aurkezteko. Diskoan pentsatzen hasi zirenetik orain arterako bidea luzea izan dela kontatu digute bi musikariek: “Orain lasai gaude, gogoekin geunden, prozesu luzea izan da eta oso pozik gaude lortutako emaitzarekin”.
Titulua aipatuta, poparen aldeko aldarria ote den galdetuta, baietz diote gonbidatuek: “Izen sendoa da, eta argi eta garbi onartu nahi genuen: bai, popa egiten dugu”. Hala, soinu “garbiago” bat bilatu dute taldearen ibilbideren azken urteetan.
Kontzeptuari dagokionez, hirietako problematikez ari direla azaldu digute. Euskaraz abesten diote hiriari, “modu zikinean”. “Adin bat dugu ingelesez kantatzeko. Etxeko euskaran hitz egiten dugu, kalekoa”, adierazi dute. Berrizeko musika eszena ere aipatu dute Unai eta Ibonek, den herri txikirako duen afizio eta ofizio oparoa azpimarratuta.
Diskoaren azal deigarriaz ere aritu dira, islatu nahi zuten mundu onirikoa osatzeko Maria Manero eta Sergio Devesak diseinatzaileen laguntzaz baliatu direla azalduta. Meison zuzenean entzuteko aukera galdu nahi ez baduzu, maiatza eta abuztua bitartean, Ondarroa, Bilbo, Elorrio eta Getarian emango dituzte kontzertuak.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.