Iban Martinen 'Zaurietan Lore', doluaren korapiloa askatzeko disko onirikoa

Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.

18:00 - 20:00

Iban Martin artistaren bisita izan dute Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak, “B Aldea”n. Eskafandra, Sustraia eta Raimundo el Canastero taldeetako musikari gisa ezagutu genuen, eta bakarkako proiektuarekin dator oraingo honetan.

Zaurietan Lore da musikariaren lehen EPa. “Momentu potentea  ari naiz bizitzen, disko berezia da, bizitzako momentu zehatz bati erantzuten diona, eta asko bete nau jendearen erantzuna ikusteak”, azaldu digu gonbidatuak.

Aitaren heriotzaren doluaz ari da diskoa, eta barruan zuen “korapiloa askatu” eta zentzu edo forma bat emateko tresna gisa sortu duela kontatu digu. Barrutik atera zaizkio kantak, arrapaladan: “Nire etxeko intimitatean idatzi ditut abestiak, eta atera nahi nituen, omenaldi bat izatea nahiko nuke eta terapeutikoa izan dela esan daiteke”, azaldu du artistak. Abestiak onduta, apirilaren 24an, aitaren urtebetetze egunean, kaleratu du disko laburra.

Erreferenteez galdetuta, Sufjan Stevens aipatu du musikariak: elementu gutxi, koruak eta mundu oniriko batean murgiltzeko gonbitea egiten duten melodiak. Ibanek berak nahastu eta ekoitzi ditu diskoa osatzen duten lau kantak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X