Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Gartxot Unsain “B Aldea”n izan da, Bizirik gaude izeneko disko berria aurkezten. Musikaren munduan urteak daramatzan arren, bere izenarekin sinatzen duen lehen lana da eskuartean duena. Amaia Miranda artistarekin egin du bidea, eta sekulako esperientzia izan dela aitortu digu gonbidatuak.
GHAU gisa kaleratu ditu azken urteetako lanak. Artistak berak kontatu digunez, ekoizpenean murgildu eta zuzeneko performatiboak egiteko pentsatu zuen alter ego antzeko hori. GHAUren bidea bukatuta, iritsi da Gartxoten era.
“Arimatik gertu dauden kantak” dira diskoan aurkituko ditugunak. Bizitzak honaino ekarri du Gartxot, eta barruak abesti bihurtzeko sena jarraituz, bere sentipenak modu “soilagoan” azaleratu digu Bizirik gaude lanean. 36 urterekin, oholtza gainean, txakurrez jantzita edota koreografia bat egiten, ingurura begiratu eta bizitza pasatzen ari zela konturatu zen Gartxot. Etsipenetik begiratu zion sorkuntzari, hausnarketarako bidea irekiz. Egiten duenari zentzua aurkitu nahian egin ditu diskoko kantak, artifiziorik gabe.
Kantaren garrantziaz aritu dira Gartxot eta Julen Idigoras. Gonbidatuaren ustez, abestiek fokua galdu dute, eta artistaren figura eta honen proiekzioa baloratzen dira, lehengaiaren gainetik. Kontsumo ohiturek eta merkatuak gazteengan duen eraginaz ere aritu da artista.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.