Elene bizkaitar artista ezagutzen, “Euli” abestia eta Clairoren musikaren bitartez
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Arima taldeko Paule Bilbao “B Aldea”n izan da, Ez Dago Amor izeneko laugarren diskoa aurkezteko.
Durangoko Azokan aurkeztu zuten lan berria, eta harrerarekin oso pozik geratu zirela azaldu digu musikariak. Diskoa kaleratuta, zuzenekoari forma ematen ari dela kontatu digu gonbidatuak.
Inoiz baino ilunago dator Arima, bizi dugun munduaren isla argi gisa. Sintetizadoreen presentzia handia dago lanean, eta esperimentatzeko tartea hartu dutela kontatu digu artistak. Aurreko lanekin alderatuta, konposaketa prozesua oso bestelakoa izan da, ordenagailuaren aurrean egin baitituzte lehen urratsak, “arrazoia eta emozioa elkar ukitzen diren puntuaren” bila.
Disko “hipnotiko” gisa definitu du lana Paule Bilbaok, eta diskoa hasieratik jarri, entzun eta norberak bere bideari ekiteko gonbidapena egin digu. Azken hiru urteak Madrilen eman ditu Paulek, eta hiriak eragindako sentsazioek leku propioa dute diskoan. Hiriak aukera asko eman dizkion arren, sentitu ditu hiriburu handietan erraldoi bilakatzen diren hutsune eta sare falta.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.
Iruñekoa den arren Bartzelonan bizi da musikaria. Bere proposamen artistikoa aurkeztu digu, "B Aldea"n.