Elene bizkaitar artista ezagutzen, “Euli” abestia eta Clairoren musikaren bitartez
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Deus Ez taldeko Eric Deza “B Aldea”n izan da, bandaren laugarren diskoa, ZAIN izenekoa, aurkezteko.
Urteko azken saioko gonbidatua izan da Eric, Deus Ez hirukoteko kidea. 90eko hamarkadako grungera eta pop rockera eramaten zaituen diskoa da ZAIN. Akorde maiorrak erabili dituzte, alaitasunaren izenean, distortsioa eta ukitu nostalgikoak alde batera utzi gabe. Bost urte igaro dira aurreko diskotik, eta urte hauetan guztietan bizitza gertatu zaien arren, sortzen aritu direla kontatu digu gonbidatuak. Bitartean, Olaia Inziarterekin gitarra jotzen ibili da Eric, eta beste eszena bat ezagutzeko balio izan diola kontatu dio Julen Idigorasi.
Deus Ezen zuzenekoei dagokienez, Eibarren aurkeztuko dute diskoa, eta 2026an jotzeko irrikaz daudela azaldu digu musikariak.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.
Iruñekoa den arren Bartzelonan bizi da musikaria. Bere proposamen artistikoa aurkeztu digu, "B Aldea"n.